XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere, norberak pentsatzen duena esatea lujo haundiegia da, ezin daiteke permiti.

Hori ez da gauza normala.

Norberak pentsatzen duena ez baina, bestek irakasten dutena esatea da normala.

Normaltasun honetan sartzen ez dena, eroa da.

JAKITURIAREN kontra bait doa.

Frantzian, 1968-ko esperientziak normalitatearen konzepto hau kinka larrian jarri zuen, denboraldi labur batez behintzat.

Orduan, Unibersitatean eta Institutoetan, sistemaren JAKITURIA lurrera erori zen.

Lantegietan, neurri txikiago batetan, sistemaren PROPIETATE sakratua ere bai.

Honela, hitz lotua denboraldi batez askatasunez ibili zen.

Denboraldi batez ez zen hitz alienatua, hitz inposatua izan, hitz librez, desiren, pentsamenduen eta asmoen espresiobide baizik.

Nork bere hitza zuen.

Eta bestearekin elkarrizketatzen zuen.

Inoiz hitz egin gabeko jendeak, hitz egin zuen, eta bere hitzaz ez zuen lotsarik izan.

Gehienak erotzat hartua zen jendeak hitzegin zuen, entzun egin zioten, besteek ez bezala hitzegiten zuten.

Zerbait oker esaten zuenak, kontrako arrazoinak entzun behar izaten zituen, baina ez kontrako kolpeak, zauriak.

Nork bere okerra zuen, denek bezala; eta nork bere egia, denek bezala.

Zerbait oker esatea, ez zen bekatu.

Jakituria ez zen jainko bat, denen arteko haurgintza zen.